60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1773
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Miren Karmele López de Ipiña Peña andreak gainditu egin duela 2020ko irailaren 29ko ebazpenak (2020ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Sistemen Ingeniaritza eta Automatika» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Miren Karmele López de Ipiña Peña andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7451**. Kodea: PLC8L1-D00146-3. Jakintza arloa: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Saila: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Robotika» eta «Sistema Biomedikoak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2021eko martxoaren 15a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.