60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 2 orri.)
- EPUB (237 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1770
AGINDUA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Gipuzkoako Zuzendariordetzan Auzitegi Patologiako zerbitzuburu lanpostu bat berariazko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Honako espediente hau aztertu da: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko irailaren 14ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz izapidetutako espedientea. Hain zuzen ere, agindu horren bidez, deialdia egiten da Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Gipuzkoako Zuzendariordetzan Auzitegi Patologiako zerbitzuburu lanpostu bat berariazko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.
Oinarri hartu dira, halaber, honako hauetan xedatutakoak: Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. titulua, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko erregelamendua, abenduaren 7ko 1451/ 2005 Errege Dekretuaren bidez onartua.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea lehiaketaren behin betiko zerrenda: eranskinean adierazten da zein lehiakideri esleitzen zaion deialdiko lanpostua, eta zenbat puntu lortu dituzten bi parte-hartzaileek.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Ezin bada bi aldizkarietan aldi berean argitaratu, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerakoak izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 10a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.