58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1722
IRAGARKIA, B-18/2020-S zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.
30673655G NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena egin dela arau hauste sanitario batzuk egiteagatik; zehapenek guztira 2.400 euro egiten dute.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasun sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunean kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2021eko martxoaren 8a.
Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.