58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1708
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen-proposamenak. Horien bidez, eranskinean ageri diren funtzionarioen zenbatekoak erreklamatzeko eta itzultzea agintzeko prozedurak abiarazten dira.
Ebazpen-proposamen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:
1.– Espedientea eta ebazpen-proposamen horien testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.
2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.
Epe hori igarota, eta hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurari amaiera ematen dion administrazio-egintza emango da, eta bidezkoak den ebazpena ere bai.
Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 1a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.