Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1662

EDIKTUA, ezkontza-deuseztasunari buruzko 141/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 141/2020 ezkontza-deuseztasuna.

Gaia: deuseztasuna.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria del Carmen Chimeno Rodriguez.

Judizio horretan epaia eman da 2021-03-01ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Asif Ali demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Tolosa, 2021eko martxoaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala