57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1661
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 398/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 398/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Paula Martinez De Pancorbo Sanchez.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Freddy Giovanny Colmenares Romerori ediktu bidez jakinaraztea 2020-09-23an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.
Getxo, 2020ko abenduaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.