57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1660
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 239/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 239/2020 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Fco. Javier Aguirreurreta Bilbao.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-02-25ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Jaido Geradio Loza Ramos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Durango, 2021eko otsailaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.