57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1653
IRAGARKIA, 140/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko (AAJLko) 47.1 artikuluak agindutakoa betez, aditzera ematen da jarraian zehazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri eta izapidetzeko onartua izan dela:
Errekurtso-ZK.: 140/2021.
Atala: - 3. atala.
Errekurtsoa Jarritako Eguna: 2021-02-12.
Errekurtsogilea: Sindicato CSI-F.
Aurkaratutako jarduna sortu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduna: Agindua, 2020ko azaroaren 30ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzura aritzeko aldi baterako langile-beharrak estaltzeko hautagaien zerrenden kudeaketaren gaineko arautegia.
Bilbao, 2021eko otsailaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.