57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (282 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1649
306/2021 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten teknikari espezialisten lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatzen den (Laborategiko Teknikari Espezialista kategoria ezartzeko zikloa eta teknikari espezialisten lanbide-taldeko kategoria guztietako destinoen eskaintza-zikloak, 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen direnak).
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA 244. zk.).
1673/2019 Ebazpena, abenduaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitzen den kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Teknikari Espezialista Sanitarioa (2020ko urtarrilaren 13ko EHAA 7. zk.).
Era berean, aurreikusita dago 2021. eta 2022. urteetan Teknikari Espezialisten lanbide-taldeko hainbat kategoriatako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egitea eta kategoria horietako destinoen eskaintzak argitaratzea adierazitako urteetako apirileko eta urriko zikloetan.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialisten lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoria (2020ko abenduaren 21eko EHAA 254. zk.).
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezartzen dira Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehazten da epaimahai batek bilduko dituela Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko kategoriak.
2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, epaimahai horren baremazio- eta balorazio-zereginak hurrengo esleipen-prozesuetan garatu ahal izateko.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laborategiko Teknikari Espezialista kategoria ezartzeko zikloaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea, bai eta Teknikari Espezialisten lanbide-taldeko kategorien Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza-zikloen epaimahai kalifikatzailea ere, 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen badira. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideez osatuta egongo da.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. atala eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehen atala aplikatuz, izendapen hori ezarpen-zikloa eta 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.
Luzapena erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
ERANSKINA
TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOen EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
Epaimahaiburua:
– Titularra: Asier Rico Miranda.
– Ordezkoa: María Cruz Andreu Villagrán.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Ana Rosa Rezola Llama.
– Ordezkoa: Ángel Cipriano Santano Arias.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Elías Rodríguez González.
– Ordezkoa: Rocío Ramos De Arriba.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Soraya Revilla Fernández.
– Ordezkoa: Andoni Sánchez Jauregui.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Luis Alberto Salinero Oteo.
– Ordezkoa: Ana Robles San Miguel.
Bosgarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Cándida Quintas Torres.
– Ordezkoa: Luis Ramón Ruiz de Eguilaz Rodríguez.
Idazkaria:
– Titularra: Susana Rodríguez Carballeira.
– Ordezkoa: Ander Santamaría García.