Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1648

305/2021 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten diplomatu sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatzen den (Erizaina kategoria ezartzeko zikloa eta diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko kategoria guztietako destinoen eskaintza-zikloak, 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen direnak).

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA 244. zk.).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1672/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaina.

Era berean, aurreikusita dago 2021. eta 2022. urteetan Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko hainbat kategoriatako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egitea, eta kategoria horietako destinoen eskaintzak argitaratzea adierazitako urteetako apirileko eta urriko zikloetan.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaina kategoria.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezartzen dira Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehazten da epaimahai batek bilduko dituela Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko kategoriak.

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, epaimahai horren baremazio- eta balorazio-zereginak hurrengo esleipen-prozesuetan garatu ahal izateko.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erizainen kategoria ezartzeko zikloaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea, bai eta Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko kategorien Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza-zikloen epaimahai kalifikatzailea ere, 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen badira. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideez osatuta egongo da.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. atala eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehen atala aplikatuz, izendapen hori ezarpen-zikloa eta 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Luzapena erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
DIPLOMADUN SANITARIOen EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

Epaimahaiburua:

– Titularra: Cristina Quesada Ramos.

– Ordezkoa: Fernando Ramos Peña.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: María Josefa Quelle Campos.

– Ordezkoa: Eduardo Quintano Zamacona.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Francisco Javier Rey Bravo.

– Ordezkoa: María Nieves Ramírez Gorostiza.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Estibaliz Querejazu López de Briñas.

– Ordezkoa: Francisco Javier Rodríguez Acinas.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: José María Quijada Gutiérrez.

– Ordezkoa: Miren Koldobike Querejeta Pinzolas.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Lucía Quilchano Ortiz de Zárate.

– Ordezkoa: Sebastián Ruiz Sánchez.

Idazkaria:

– Titularra: Antonio Miguel Rodríguez Álvarez.

– Ordezkoa: María Natividad Saenz Zubiaga.


Azterketa dokumentala