Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1647

304/2021 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediko teknikoen lanbide-taldeko Medikua kategoriako (lanpostu funtzionalak: Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT) lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatzen den (ezarpen-zikloa eta 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak).

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA 244 zk.).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1671/2019 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitu zen kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediko teknikoen lanbide-taldeko Medikua (lanpostu funtzionalak: Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT). Hori 2020ko urtarrilaren 13ko EHAAko 7. zenbakian argitaratu zen.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 488/2020 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratu zen kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediko teknikoen lanbide-taldeko Medikua kategoria (lanpostu funtzionalak: Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT). Hori 2020ko abenduaren 21eko EHAAko 254. zenbakian argitaratu zen.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezartzen dira Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehazten da epaimahai batek bilduko dituela Lehen Mailako Arretako Fakultatibo Medikoen kategoriak.

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, epaimahai horren baremazio- eta balorazio-zereginak hurrengo esleipen-prozesuetan garatu ahal izateko.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Medikua kategoriako (lanpostu funtzionalak: Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT eta Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa-LMAT) ezarpen-zikloaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea, bai eta Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza-zikloen epaimahai kalifikatzailea ere, 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen badira. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideez osatuta egongo da.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 atala aplikatuz, izendapen hori ezarpen-zikloa eta 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Luzapena erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
FAMILIA MEDIKUNTZAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOA-LMAT ETA PEDIATRIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOA-LMAT
Epaimahaiburua:

– Titularra: Ana Rosa Ramos Tejada.

– Ordezkoa: José Ignacio Sánchez Casado.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: María Amaya Quijano Villaizan.

– Ordezkoa: Roberto Rodríguez Hernández.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: José Antonio Quindimil Vázquez.

– Ordezkoa: María Isabel Quintanilla Sánchez.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Izaskun Quilez Herrer.

– Ordezkoa: Javier Rodríguez Morua.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Adolfo Juan Rivera Aranda.

– Ordezkoa: Alazne Ramoneda Errazquin.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Elena Quintana Urrea.

– Ordezkoa: Manuel Rojo Pérez.

Idazkaria:

– Titularra: Miren Josune Retegi Ormazabal.

– Ordezkoa: Eduardo Ruiz de Loizaga Calvo.


Azterketa dokumentala