Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1646

82/2021 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Mónica Prieto Echebarría andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erandioko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitu zaizkion.

Azaroaren 16ko 308/2020 Ebazpenaren bitartez onartu egin zen Uribeko ESIko Erandioko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Mónica Prieto Echebarría andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Uribeko ESIko Erandioko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mónica Prieto Echebarría andreari esleitzea Uribeko ESIko Erandioko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena.– Mónica Prieto Echebarría andrearen eginkizunak kudeaketa eta asistentzia ematea izango dira, Uribeko ESIko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende dagoela zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak egin bitartean, bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Izendapen honek inolaz ere ez du ekarriko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal izango da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2021eko martxoaren 1ean izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2021eko otsailaren 26a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
E.B.– (Eskuordetzaren bidez sin., Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez (2015eko urtarrilaren 26ko 16. EHAA).

Uribeko ESIko zuzendari medikoa,

IÑIGO VALDIVIELSO MONEO.


Azterketa dokumentala