57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1645
380/2021 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Verónica Tiscar González andrea Irakaskuntzako gainbegirale kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
1702/2018 Ebazpenaren bidez, Verónica Tiscar González andrea Irakaskuntzako gainbegirale izendatu zen, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Verónica Tiscar González andrea Irakaskuntzako gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta berari eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu egun honetatik aurrera: 2021eko otsailaren 14a.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea.
Lanpostu hutsa dela-eta, Ordezkatzeari eta sinadura eskuordetzeari buruzko urtarrilaren 11ko 13/2021 Ebazpen bidez.
Arabako ESIko zuzendari medikoa,
ENRIQUE GUTIÉRREZ FRAILE.