Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1644

379/2021 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Carmen Fonseca Gutiérrez andrea Traumatologia Zerbitzuko gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (Arabako Unibertsitate Ospitalea –Santiago egoitza–).

Irailaren 28ko 1133/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (Arabako Unibertsitate Ospitalea –Santiago egoitza–) Traumatologia Zerbitzuko Gainbegirale lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Carmen Fonseca Gutiérrez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Traumatologia Zerbitzuko Gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitalea –Santiago egoitza–).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Carmen Fonseca Gutiérrez andrea izendatzea Traumatologia Zerbitzuko Gainbegirale Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (Arabako Unibertsitate Ospitalea –Santiago egoitza–).

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko martxoaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea.
Lanpostu hutsa dela-eta, Ordezkatzeari eta sinadura eskuordetzeari buruzko urtarrilaren 11ko 13/2021 Ebazpen bidez.

Arabako ESIko zuzendari medikoa,

ENRIQUE GUTIÉRREZ FRAILE.


Azterketa dokumentala