Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1643

158/2021 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ane Lariz Murua andrea gainbegirale orokor kargutik (Erizaintzako asistentzia-eremuko zahartze, kronikotasun eta menpekotasunaren koordinatzailea) kendu den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

639/2018 Ebazpenaren bidez, Ane Lariz Murua andrea gainbegirale orokor (Erizaintzako asistentzia-eremuko zahartze, kronikotasun eta menpekotasunaren koordinatzailea) izendatu zen Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ane Lariz Murua andrea gainbegirale orokor kargutik (Erizaintzako asistentzia-eremuko zahartze, kronikotasun eta menpekotasunaren koordinatzailea) kentzea Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta, eta berari eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuei Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2021eko otsailaren 22a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala