57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1642
41/2021 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Julio Cesar Sandoval Negral jauna Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko buru kargutik kendu egin den Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
193/2018 Ebazpenaren bidez, Julio Cesar Sandoval Negral jauna izendatu zen Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko buru Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan (2018ko maiatzaren 15eko EHAA 92. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Julio Cesar Sandoval Negral jauna Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan, eta berari eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako ESIari Ebazpen honen berri ematea eta EHAAn argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Arrasate, 2021eko otsailaren 18a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.