57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1641
304/2021 EBAZPENA, 2021eko otsailaren 10ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Francisco Valcarcel Martin jauna aldi baterako izendatu den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buru (Errinologiako eta garezurraren oinaldeko atala), lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
1259/2020, abuztuaren 6ko Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Otorrinolaringologiako atal sanitarioko buruaren (Errinologiako eta garezurraren oinaldeko atala) lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Francisco Valcarcel Martin jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Otorrinolaringologiako atal sanitarioko burua (Errinologiako eta garezurraren oinaldeko atala).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Francisco Valcarcel Martin jauna Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Otorrinolaringologiako atal sanitarioko buru (Errinologiako eta garezurraren oinaldeko atala) izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2021eko otsailaren 15a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen; betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunei eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Barakaldo, 2021eko otsailaren 10a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari gerentea,
MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.