57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
1638
112/2021 DEKRETUA, martxoaren 16koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Pedro Anitua Aldekoa jauna Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2021eko martxoaren 25ean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.