56. zk., 2021eko martxoaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1634
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 706/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 706/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Amaia Oquiñena Unanue.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-12-09an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Mikhail Ivanovich Dmitrichenko demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Donostia, 2021eko otsailaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.