56. zk., 2021eko martxoaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1613
AGINDUA, 2021eko martxoaren 5ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 19ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Jesús Valcarlos Illarregui jauna Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Obra, instalazio eta mantentze-lanen arduradun izendatzea (kodea: 510464; dotazio-zenbakia: 1; lanpostu-mailako osagarria: 28; berariazko osagarria: I-A).
Bigarrena.– Izendapen honek ekonomia- eta administrazio-ondorioak izango ditu izendatua lanpostuaz jabetzen denetik. Jabetza hilabeteko epean hartu beharko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 5a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.