54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1589
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 12ko Ebazpena; ebazpen horren bidez, deklaratzen da zuzeneko laguntzengatik bidegabe jasotako diru-kopurua itzuli behar zaiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, baldintzapekotasun-betebeharrak ez betetzeagatik (2019ko kanpaina).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan eskuratu daiteke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 2a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.