54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1586
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Joko eta ikuskizunen zuzendariak zenbait espediente hasteko onartu dituen ebazpenak. Espediente horiek jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzeari buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legearekin lotuta daude.
Ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Alegazioak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute interesdunek Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 8a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.