54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1585
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluan ezartzen duenez, fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.
Prozedura honetan interesdunak nor diren ez dago jakiterik; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da fidantza bueltatzeko A48100564k egin zuen eskaera, 2018ko martxoaren 2an F201800188 zenbakiz erregistratua, bingo kontzeptupean, zertarako eta bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izateko zordundutako zenbatekoa ordaintzeko eskaera, fidantzaren pentzudan.
Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.