54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1584
EDIKTUA, 237/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.
Judizioa: 237/2020 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Eva Maria Martinez de Iturrate Saez de Gordoa eta Roberto Enrique Gutierrez Balmaseda.
Abokatua: Roberto Enrique Gutierrez Balmaseda.
Prokuradorea.
Demandatua: Travelgenio, S.L eta Uzbekistan Airwais.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2021-02-09an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Eva María Martínez de Iturrate Sáez de Gordoak eta Roberto Enrique Gutiérrez Balmasedak aurkeztu duen demanda Travelgenio, S.L.ren eta Uzbekistan Airwaisen aurka.
Demandatuak solidarioki kondenatzen ditut demandatzaileei 160,92 euro ordaintzera, gehi 2020-07-28tik ordainketa egin arte egoki diren legezko interesak; hala ere, nahitaezko betearazpena egin behar bada, epai hau eman denetik interesa bi puntu igo ahal izango da.
Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.
Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLren 455. artikulua).
Travelgenio S.L eta Uzbekistan Airwais demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.