
54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1578
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 167/2021 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 167/2021 behin betiko neurriak aldatzea.
Gaia: neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
- Isaac Kwaku Asanteri ediktu bidez jakinaraztea 2021-02-19an prozesu horretan emandako dekretua. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da bulego judizialeko iragarki-taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea eta epatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.