54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1571
EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 586/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 586/2019 hitzezko judizioa; utzarazpena.
Gaia: hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Javier Sanz Velasco.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Alin-Alexandru Mezeiri ediktu bidez jakinaraztea 2020-12-17an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: 2020-12-17ko epaia jakinaraztea.
Durango, 2021eko otsailaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.