54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1561
EDIKTUA, 114/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 114/2020 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
- Juan Carlos Mahillo Roncerori ediktu bidez jakinaraztea 2020-06-29an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: epaia jakinarazpena.
Barakaldo, 2021eko otsailaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.