54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1560
EDIKTUA, 480/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 480/2019 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Maria Teresa Lapresa Villandiego.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Pedro Jose Mozas Ortegari jakinaraztea 2021-02-08an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo, 2021eko otsailaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.