54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (271 KB - 3 orri.)
- EPUB (302 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1558
ERABAKIA, 2021eko otsailaren 19koa, Osasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez izendatutako Balorazio Batzordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira 2020an zehar deitutako farmazia-bulegoak (Beasain, Leioa eta Vitoria-Gasteiz).
Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 10eko eta azaroaren 2ko Aginduen bidez farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko egindako deialdietako eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hau hartu du 2021eko otsailaren 19an egindako bileran:
Lehenengoa.– Aipatu aginduen bidez irekitako prozeduretan parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituzten behin-behineko zerrendak onartzea, zeinak eranskinean jasotzen baitira.
Bigarrena.– Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau esan nahi du:
(1) Ez da behar bezala egiaztatu autonomoen erregimenean kotizatutako farmazia-bulegoan lan egin izana.
(2) Adierazitako merezimenduetako bat ez dator bat dagokion dokumentazioarekin.
Hirugarrena.– Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea, bat etorriz Farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin, beharrezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko Balorazio Batzordeari.
Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeak adierazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie behar bezala egiaztatu ez duten horretan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 19a.
Balorazio Batzordeko lehendakaria,
TERESA FERNANDEZ DE CASTRO AGUIRREZABAL.