54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1556
107/2021 DEKRETUA, martxoaren 9koa, zeinaren bidez berritzen baita Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide baten izendapena, Hezkuntzako sailburuak izendatua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 14. artikuluaren bidez, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua sortu zen.
Azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen du. Bada, dekretu horren 3.1.b) artikuluan ezartzen denez, Kontseiluko kide izango dira, besteak beste, «bost bokal, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkaritzan, sailburuak izendatuta».
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 68.1 artikuluak ezartzen du Kontseilu hori dela unibertsitate-sistema publikoaren xedeak eta helburuak zehazteko koordinazioko, aholkularitzako eta parte hartzeko organoa. Bestalde, 68.2 artikuluak xedatzen duenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da organo horretako lehendakari. a) letran xedatutakoaren arabera, besteak beste, unibertsitate-gaietan eskumena duen saila ordezkatuko duten sei bokalek osatuko dute, sailburuak izendatuta.
Maiatzaren 23ko 108/2006 Dekretuak Kontseiluaren osaerari buruzko azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaren 3. artikulua aldatzen du, 3/2004 Legean ezarritakora egokitzeko.
Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen duen azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaren 7.2 artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak izendatutako kideek lau urtez beteko dituzte beren eginkizunak, izendatzen dituzten egunetik aurrera, eta agintaldia amaitzen denean, besteak beste, utziko dituzte beren eginkizunak.
Martxoaren 14ko 60/2017 Dekretuaren bidez (martxoaren 20ko EHAA) izendatu zuen Hezkuntzako sailburuak Miren Artaraz Miñón andrea Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko bokal.
Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen duen azaroaren 17ko 314/1998ko Dekretuaren 7.2 artikuluan aipatzen den lau urteko aldia igaro denez, beste lau urtez luzatzea Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari den Miren Artaraz Miñón andrearen izendapena, 2021eko martxoaren 20tik aurrerako ondorioekin; Hezkuntzako sailburuak izendatu zuen Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko bokal.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 9a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.