Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2021eko martxoaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1552

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 3koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena. Honen bidez, euskal etxeei dirulaguntzak emateko 2021. urteko deialdia egiten da, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak (2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.) euskal etxeei eman beharreko dirulaguntzak arautzen ditu. Dirulaguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiei eta egoera larriei erantzuteko dira.

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, bidezkoa da 2021eko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egitea.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuaren 5.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Idazkaritza Nagusiei dagokie dirulaguntzen deialdia egitea eta ematea, beren jardun-arloei dagozkien gaietan. Horren arabera eta gaia kontuan hartuta, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko titularrari dagokio.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– Deialdia.

Euskal etxeei 202.000 euroko dirulaguntzak emateko deialdia egitea. Dirulaguntza horiek 2021eko ekitaldiari dagozkio eta atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiei eta egoera larriei erantzuteko dira. Eranskinean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan eta irailaren 30eko 222/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRERA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala