52. zk., 2021eko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1507
EDIKTUA, diru-zenbatzeko bat erreklamatzeko 379/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 379/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Miguel Angel Oteiza Iso.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-01-21ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Juan Maria Santos Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bergara, 2021eko otsailaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.