Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1493

IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 26koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira honako dekretu hauetan jasotzen diren dirulaguntzen gaineko agirien errekerimenduak: seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituzten 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, eta 121/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa; 177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa; eta aldaketak jasotzen dituzten 31/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, eta 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa.

Ezinezkoa izan da errekerimendu horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie 10 eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, espedienteari buruz adierazten den dokumentazioa aurkezteko eta, horrela, eskatutako dirulaguntzaren emakida zehaztu ahal izateko. Dokumentazioa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan aurkeztu beharko dute (Kale Nagusia 85, 48011, Bilbao), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.

Horrez gain, jakinarazten da, adierazten diren errekerimenduen testu osoa interesdunen eskura dagoela aipatutako zuzendaritzan.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 26a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala