51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1488
IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 26koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzeko eskaeraren ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 – 5.a, 20004 Donostia) ager daiteke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko otsailaren 26a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.