Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1482

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakia.

Eranskinean aipatutako ibilgailuaren hondakin-tratamendua baimentzeko erabakia interesdunari jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 121.1 eta 122.1 artikuluek ezartzen dutenaren arabera, ebazpen horren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioke Trafikoko zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 26a.

Arabako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

ELISA BIKANDI MARKAIDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala