51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1477
EDIKTUA, 1132/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1132/2019 prozedura arrunta.
Gaia: usukapioaren gaineko prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Sonia Ramos Peñin.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Luis Quesada Gonzalezen jaraunspen jasogabeari ediktu bidez jakinaraztea 2021-02-23an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.
Barakaldo, 2021eko otsailaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.