51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1472
AGINDUA, 2021eko otsailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Liceo Vasco-Francés Larrun» haur-eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Donostiako (Gipuzkoa) «Liceo Vasco-Francés Larrun» haur-eskola pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez 1. zikloko bi urtetik hiru urte arteko haurrentzako unitate bat eta 2. zikloko 3 unitate gehitzeko eskatzen baita.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozeduraren arabera egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio, 2020-2021eko ikasturtetik aurrera, 1. zikloko bi urtetik hiru urte arteko haurrentzako 1 unitate eta 2. zikloko 3 unitate gehitzeko:
Kode-zenbakia: 013641 eta 20015433.
Izen espezifikoa: «Liceo Vasco-Francés Larrun».
Titularra: École Larrun SL.
Helbidea: Zorroaga pasealekua 7.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– 1. zikloko bi urtetik hiru urte arteko haurrentzako unitate bat eta 2. zikloko 3 unitate gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, edukiera honetakoak:
● 2 unitate 2-3 urteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoak (36 guztira).
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, edukiera honetakoak:
● 4 unitate, 23 ikaspostuko edukierakoak (92 guztira).
● 2 unitate, 25 ikaspostuko edukierakoak (50 guztira).
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeek ezartzen dituzten higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.