51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1470
AGINDUA, 2021eko otsailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko baimena eskatzeko Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko 2021-2022ko ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakiak: 014597 eta 48001211.
Izen espezifikoa: «San José».
Titularra: «Clérigos de San Viator».
Helbidea: Nafarroa 18, Arizgoiti.
Udalerria: Basauri.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia:
● 4 gela ireki.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeek ezartzen dituzten higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntza-deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021ko otsailaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.