Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1453

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 19koa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.d) artikuluan eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2020ko azaroaren 18ko ebazpenaren laugarren oinarrian (Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteari buruzkoa; 2020ko abenduaren 28ko EHAA) xedatutakoari jarraituz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Lehiaren Euskal Agintaritzan idazkari nagusiaren lanpostua, 511946 kodea, 2 dotazioa; izan ere, ez dira betetzen deialdiaren oinarrien eranskinean ezarritako baldintzak, Lehiaren Euskal Agintaritzaren otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 15. artikuluari dagokionez.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko otsailaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko otsailaren 19a.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,

ALBA URRESOLA CLAVERO.


Azterketa dokumentala