51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1451
85/2021 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Lourdes Martínez de Icaya Ortiz andrea izendatzen den Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako zuzendaritza-idazkari, izendapen askez, Zuzendaritza Nagusian.
Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 14ko 568/2020 Ebazpenaren bidez, Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako zuzendaritza-idazkari lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Lourdes Martínez de Icaya Ortiz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako zuzendaritza-idazkari, Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lourdes Martínez de Icaya Ortiz andrea izendatzea Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako zuzendaritza-idazkari Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia).
Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari eta Osakidetzako Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.