Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1450

251/2021 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Miguel Campayo Pérez jauna Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko Zuzendari lanpostutik kentzeko dena, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1037/2015 Ebazpenaren bidez (EHAAren 109. zenbakian argitaratutakoa, 2015eko ekainaren 12an), Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko Zuzendari izendatu zen Juan Miguel Campayo Pérez jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Juan Miguel Campayo Pérez jauna Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, 2021eko otsailaren 28ko lanaldia bukatzen denetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zertbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala