Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1445

120/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Gerentzia Zuzendaritzarena, zeinaren bidez María de los Remedios Bellido Castaño andrea Zuzendaritzako idazkari (Gerentzia Zuzendaritzan) izendatu duten, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

1723/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Zuzendaritzako idazkari (Gerentzia Zuzendaritzan) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María de los Remedios Bellido Castaño andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Zuzendaritzako idazkari (Gerentzia Zuzendaritzan).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María de los Remedios Bellido Castaño andrea izendatzea Zuzendaritzako idazkari (Gerentzia Zuzendaritzan) Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko urtarrilaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriarik dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko urtarrilaren 27a.

Bilbo-Basurtuko ESIko Gerentzia Zuzendaritza.
EB (2014ko urtarrilaren 30eko Osakidetzako Adminstrazio-akordioa).

Zuzendari medikoa,

ALEJANDRA GIL MOLET.


Azterketa dokumentala