48. zk., 2021eko martxoaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1369
IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 15ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira gora jotzeko errekurtsoen gaineko zenbait ebazpen.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13, 5. solairua, Donostia).
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, berorien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 15a.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNANDEZ.