Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2021eko martxoaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1365

EDIKTUA, 934/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 2. Epaitegia.

Judizioa: 934/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Agility Spain, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Irene Jimenez Echevarria.

Demandatua: Zbikoitza, S.L.

Gaia: judizio arrunta egiteko demanda.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-09-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Jiménez Echevarría prokuradoreak, Agility Spain, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztu duen demanda Zbikoitza, S.L.ren aurka. Beraz, demandatua kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 9.773,90 euro ordaintzera, gehi 3/2004 Legean aurreikusten diren interesak (3/2004 Legea, abenduaren 29koa, merkataritza operazioetan berankortasunaren kontra egiteko neurriak ezartzeari buruzkoa).

Zbikoitza, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, demandatzaile auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2020ko martxoaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala