48. zk., 2021eko martxoaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1362
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 512/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 512/2020 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Joaquin Maria Jañez Ramos.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– David Bayon Jimenezi ediktu bidez jakinaraztea 2021-01-15ean prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da bulego judizialeko iragarki-taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.
Bilbao, 2021eko otsailaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.