48. zk., 2021eko martxoaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (316 KB - 12 orri.)
- EPUB (586 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1360
EBAZPENA, 2021eko otsailaren 22koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020ko ekitaldian Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduak –COVID-19aren aurrean, merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2020ko ekitaldirako deialdia egiten duena– ezarritako laguntzen onuradun diren enpresen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete behar denez, onuradunei ebazpenaren berri eman ostean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduaren 10. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Argitaratzea 2020ko ekitaldian Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduak –COVID-19aren aurrean, merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2020ko ekitaldirako deialdia egiten duena– ezarritako laguntzen onuradun diren enpresen zerrenda, Merkataritzako zuzendariaren ebazpenen arabera (atxikitako eranskineko zerrendako enpresei jakinarazi zaizkie).
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a.
Merkataritzako zuzendaria,
MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.