Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2021eko martxoaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1352

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 22koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Sindicato Vasco de Policía y Emergencias / Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Sindikatua» sindikatuaren estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeko agindua ematen duena.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat ireki da «Sindicato Vasco de Policía y Emergencias / Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Sindikatua» sindikatuaren estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeari buruz, eta Ebazpen hau eman da, aurrekari hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko otsailaren 16an, «Sindicato Vasco de Policía y Emergencias / Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Sindikatua» sindikatuaren estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeko eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– 2021eko otsailaren 16an, dokumentazioa aurkezteko errekerimendua egin zen, eta 2021eko urtarrilaren 19an jaso zen eskatutako dokumentazioa.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioan agiri hauek daude: gordailutze-eskabidea eta 2021eko urtarrilaren 20ko Ordezkarien Ohiko Batzar Orokorraren Akta (bertan jasotzen dira estatutuak aldatzeko erabakia, aldatutako artikuluen zerrenda eta estatutu berriak).

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.n) artikuluak organo honi ematen dio sindikatu eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarria den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 7. artikuluan dago jasota.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea «Sindicato Vasco de Policía y Emergencias / Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Sindikatua» sindikatuaren estatutuak aldatzeko erabakia.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Sindicato Vasco de Policía y Emergencias / Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Sindikatua» sindikatuaren estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeko agindua ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu ebazpena eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatuta dagoen moduan; halaber, jakinarazi behar zaie aurkaratu ahal izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala