48. zk., 2021eko martxoaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 4 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1351
AGINDUA, 2021eko otsailaren 24koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titularrak eta ordezkoak kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen baitira.
Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat ezartzen du, eta sistema bakarrean integratzen ditu gure lurraldean Enplegurako Lanbide Heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organo autonomo horri atxikia.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendu-erregimena arautzen dira.
Agindu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, honako hauek izango dira prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideak: Administrazioaren ordezkari gisa, 10 kide; enpresa-erakunde esanguratsuenen ordezkari gisa, 5 kide; eta erakunde sindikalen ordezkari gisa (erakunde horietako bakoitzak duen ordezkari-kopuruaren araberako proportzioan), 5 kide.
Beste alde batetik, artikulu horren 3. apartatuak dioenez, enpresa-erakunde eta erakunde sindikal esanguratsuenen ordezkari gisa arituko diren kideak erakunde horiexek proposatuko dituzte, eta Enplegurako Lanbide Heziketaren arloko eskumenak dituen saileko sailburu titularrak izendatuko ditu.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren, gai hori arautzen duen aginduan xedatutakoaren arabera.
2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 5. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, batzorde horretako kideen agintaldia 4 urtekoa izango da, eta agintaldia amaitzean berriz hautatu ahal izango dira.
Hala ere, artikulu horren 3. apartatuak xedatzen du prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen agintaldia amaitu ahal izango dela izendatzeko eskumena duen organoak erabakitako errebokazio edo kargutik kentze bat egon den kasuetan, dela kideen ekimenez, dela izendapena proposatu zuen Administrazioak, enpresa-erakundeak edo sindikatu-erakundeak aldez aurretik eskatuta eta arrazoituta, edota kideak galdu egin duenean kide izendatzeko arrazoia izan zen izaera, kargua dela-eta batzordekide izendatu diren pertsonen kasuan.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2020ko abenduaren 1eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideetako bat ordeztu zen, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuaren ordezkari gisa, erakunde horrek hala eskatuta.
XII. legegintzaldiaren hasieraren ondorioz, kargutik kentzeak eta izendapen berriak egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Zuzendaritzetako goi-kargudunen artean. Hori dela eta, berritu egin behar dira 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez hasiera batean prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titular eta ordezko izendatu ziren pertsonak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa.
Horregatik guztiagatik, Lan eta Enpleguko sailburuaren, Hezkuntzako sailburuaren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren proposamenez, eta emandako eskumenak baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kargutik kentzea prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide titular eta ordezko hauek –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko izendatu ziren–:
Titularrak:
– Marcos Muro Nájera.
– Amaia Arteaga Dañobeitia.
– Agurtzane Llano Cuadrado.
– Iñaki Arrizabalaga Ormaetxea.
– Borja Belandia Fradejas.
– Jon Uriarte Unzalu.
– Nestor Arana Arabaolaza.
– Itziar Etxebarria Lanborena.
Ordezkoak:
– Noemí Ostolaza Arcauz.
– Josu Gerediaga Egurrola.
– Luis Sanzo González.
– Nicolás Sagarzazu Alzua.
– Javier Ramos Salazar.
– Juan Carlos García Rejas.
– Yolanda Ortega Fuente.
– M.ª Carmen Vea-Murgia Basterra.
Bigarrena.– Horien ordez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide gisa agintaldia betetzeko geratzen den denborarako, hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko:
Titularrak:
– Alfonso Gurpegui Ruiz, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea.
– Francisco Pedraza Moreno, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.
– Jokin Diaz Arsuaga, Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.
– Mercedes Fernández Simancas, Lan eta Enplegu Saileko Zerbitzuen zuzendaria.
– María Gloria Múgica Conde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
– Jesús Losada Besteiro, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria.
– María Teresa Martínez Granado, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.
– Javier Ramos Salazar, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Kabinete Teknikoaren arduraduna.
Ordezkoak:
– Arantza González López, Lan eta Enplegu Saileko aholkulari juridikoa.
– Miren Ortega Etcheverry, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzako Europako Gizarte Funtsaren Zerbitzuaren arduraduna.
– Agustín Ibarzabal Quesada, Lan eta Enplegu Saileko teknikaria.
– Jose Antonio Carrillo Navas, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria.
– Itziar Etxebarria Lanborena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuaren arduraduna.
– Edurne Barañano Etxebarria, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enpresentzako Zerbitzuen arduraduna.
– Juan Carlos Ibarrola Saenz de Ugarte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuaren koordinatzailea.
– Luis Maria Saratxaga Quintana, Hezkuntza Sailaren aldetik.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak izendatutako kideei dagokienez, jarraitu egingo dute 2020ko urtarrilaren 27ko Aginduaren bidez izendatutakoek, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta: Mikel Amundarain Leibar, Industria Garatzeko zuzendaria, titular gisa; eta Javier Zarraonandia Zuloaga, Industriako sailburuordea, ordezko gisa.
Era berean, Iratxe Moreno Yarrituk ordezko kide izaten jarraituko du –Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzako Enplegu Zerbitzuaren arduraduna–. Aurreko paragrafoan aipatutako aginduaren bidez izendatu zuten ordezko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta.
Azkenik, Hezkuntza Sailaren aldetik, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo Turrillasek kide titular izaten jarraituko du, 2020ko urtarrilaren 27ko Aginduaren bidez egindako izendapenaren arabera, Hezkuntzako sailburuak proposatuta.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENA.– Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.