Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ICIAR FERNÁNDEZ ZORNOZAREN NOTARIOTZA
1275

EDIKTUA, finka immatrikulatzeko jabari-espedienteari buruzkoa.

JAKINARAZTEN DUT:

I.– Azpeitiko Jabetza Erregistroan finka bat immatrikulatzeko jabari-espedientea izapidetzeko akta hasi da nire notariotzan, Hipoteka Legearen 203. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Akta horretatik honako hauek ondorioztatzen dira:

Aktaren sustatzailea: Jokin Errasti Arambarri jauna.

Aktaren xede den finka: hirikoa.– Orubea Azkoitiko Aizkibel kalean dago. Azalera: berrogeita bat metro karratu. Mugakideak: iparraldean, «Erdikale, S.L.»-ren 5581046 lur-zatia eta Aizkibel kaleko 17. zenbakiaren jabekideen 5581024 lur-zatia; hegoaldean, Joanes Etxeberri kaleko 1. zenbakiaren jabekideen 5581018 lur-zatia eta Gregorio Alberdi Egañaren 5581100 lur-zatia; ekialdean, «Erdikale, S.L.»-ren 5581046 lur-zatia eta Joanes Etxeberri kaleko 1. zenbakiaren jabekideen 5581018 lur-zatia, eta mendebaldean, Aizkibel kaleko 17. zenbakiaren jabekideen 5581024 lur-zatia eta Gregorio Alberdi Egañaren 5581100 lur-zatia.

Katastroko erreferentzia: 5581105, eta finkaren zenbakia 6174092 U.

Kargak: ez dago finka horren gaineko kargen edo eskubideen titularrik.

Edukitza-egoera: edukitzaile bakarra errekeritzailea da.

II.– Aipatutako finkaren gainean eskubide edo uziren bat izan dezakeen edozein pertsonari jakinarazten zaio izapidetze hau.

Eskubide horiek inskribatu edo idatzoharrean jaso ahal izango dira, eskuratze-agiri publikoaren arabera. Inskripzioa edo idatzoharra ez egiteak kalteak ekar ditzake.

III.– Interesdun orok eskubidea du notariotzan agertzeko, espedientea aztertzeko, alegazioak aurkezteko eta bere eskubidearen froga idatziak aurkezteko hilabeteko epean.

IV.– Jasota geratzen da ezen, aurkakotasunik ez badago, akta horrek titulu gisa balio dezakeela finka horren jabaria Jabetza Erregistroan inskribatzeko, akta eskatu duen alderdiaren izenean.

Azkoitia, 2021eko otsailaren 15a.

Notarioa,

ICIAR FERNANDEZ ZORNOZA.


Azterketa dokumentala