45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1274
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, uren aprobetxamendurako emakida iraungitzen da.
Uren aprobetxamendurako eskubidea iraungitzat jotzea erabaki da, hiru urte baino gehiagoz ustiatu ez delako.
Aprobetxamenduaren titularraren jakinarazpenerako helbidea ezezaguna denez, honako iragarki hau argitaratzen da, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Aipatutako ebazpenak ondorioak izango ditu jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 12a.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.